2015. urteko irailean, Nazio Batuen Batzar Nagusian, estatu kide guztiek onetsi zuten 2030 Agenda. Agendan bildutako 17 helburuen artean, laugarrenak hezkuntza. du ardatz. Eta, haren barruan, honako hau ezartzen du 4.7. xedeak
“ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, hezkuntzaren bidez honako hauek sustatzeko: garapen jasangarria eta bizimodu jasangarriak, giza eskubideak, genero‐berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kultura, munduko herritartasuna eta kultura‐aniztasunaren balorazioa, eta kulturak garapen jasangarriari egin diezaiokeen ekarpena”.
Helburu hori errealitate bihurtzeko asmoz, eta pertsona guztiek mundu justu eta jasangarri baten alde lan egitea ahalbidetuko dien kalitateko hezkuntza jaso dezatela ziurtatzeko, 4.7 Mugimendua jaio da. Askotariko planteamendu eta proposamenen bidez, 4.7 xedea garapen jasangarria eta pertsona guztientzat ekitatiboa lortzeko funtsezko ardatzen artean kokatzeko lan egin nahi duten erakunde, instituzio, talde eta norbanako guztiei irekitako espazio bat da mugimendu hori.