Legezko abisua

ALBOAN FUNDAZIOAK erabilera-baldintza hauek jakinarazi nahi dizkizu, datu pertsonalak babesteko indarrean den legeria (Europako 2016/679 Erregelamendua eta berau garatzen duen gainerako araudia) eta merkataritza elektronikoaren arlokoa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez. Baldintza horiek webgunearen bitartez egindako eragiketa guztiei aplikatzen zaizkie: www.4punto7.org

1. Lege-datuak

ALBOAN FUNDAZIOAK (IFK: G48-811376) helbide honetan du egoitza soziala: Aita Lojendio, 2, 2.a 48008-Bilbo. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-23 zenbakiarekin.

Tel: 944151135

Helbide elektronikoa: coordinacion@4punto7.org

2. Jabetza intelektuala

ALBOAN FUNDAZIOA da webgunearen eta bertan jasotako edukien jabetza intelektualeko eskubideen titularra.

Erabat debekatuta dago orri honi edozein aldaketa egitea. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik hartuko orria baimenik gabe manipulatzen edo aldatzen bada. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du inolako erabilera-lizentziarik edo -baimenik ematen bere jabetza industrial edo intelektualeko eskubideen gainean, ezta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetzaren edo eskubideren gainean ere.

Debekatura dago webgune honetako edukiak kopiatzea, osorik nahiz zati batean, nondik atera diren aipatu gabe edo horretarako espresuki baimena eskatu gabe. Web honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta ALBOAN FUNDAZIOAREN jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek ere bide emango dute legez dagozkion egintzei ekiteko eta, hala balegokio, egintza horien ondoriozko erantzukizunak eskatzeko.

3. Erabilera-baldintzak

Webgunea ALBOAN FUNDAZIOAK sortu du, informatzeko eta erabilera pertsonala eta doakoa izateko.

a) Erabilera zilegia

Erabiltzaileak trafikoko erabileren eta legeen arabera erabili beharko ditu, bai webgune hau, bai eskaintzen dituen zerbitzuak; ez ditu erabiliko legez kanpoko helburu edo ondorioetarako, ezta hirugarren batzuen eskubide eta interesen kalterako ere, edo, edonola ere, webgunea eta zerbitzuak kalteturik, erabilezin, gainkargaturik edo hondaturik uzteko moduan, edo erabiltzaileei webgunea edo zerbitzuak normaltasunez erabiltzea edo haietaz gozatzea eragozteko moduan. Norbaitek ez badu betetzen betebehar hori, betebeharra urratzeagatik eragindako kalte-galera guztien erantzule izango da ALBOAN FUNDAZIOAREN eta hirugarren batzuen aurrean.

b) Akatsen bermea

ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bermatzen webgunearen sarbidean edo edukian akatsik egongo ez denik; argitalpen ofizialak informatzeko besterik ez dira aipatuko edo kopiatuko, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkari edo iturri ofizialeko argitalpena hartu beharko da baliozkotzat.

c) Zerbitzua erabilgarri egotea

ALBOAN FUNDAZIOAK beretzat gordetzen du webguneko informazioan, egituran nahiz aurkezpenean jasotako edukia edozein unetan eta aurrez abisatu gabe aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bermatzen webguneak eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabilgarri egoten jarraituko dutenik. Nahikoa aukerarik bada, aurrez jakinaraziko dira webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduko etenaldiak.

ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik hartuko bere gain, kalte-galerarik eragiten bada, edonolakoa izanik ere, webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua erabilgarri ez daudelako edo eten direlako, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzitako baliagarritasunak huts egin duelako, webgunea eta zerbitzuak hutseginkorrak direlako eta, bereziki, baina ez soilik, web-orrietako edo zerbitzuak ematen dituzten orrietako sarbidean akatsik dagoelako.

4. Webguneko informazioaren erabileraren gaineko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki, eta borondatez onartzen du, bera izango dela webguneari eta bertan jasotako zerbitzu eta edukiei ematen dien erabileraren erantzule bakarra. Weberako sarbidea eta bertan jasotako informazioari emandako erabilera erabiltzailearen erantzukizunpekoak dira erabat, ez beste inorenak. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik hartuko kalte-galerarik eragiten bada sarbide edo informazio-erabilera horren ondorioz, edo ezein pertsona edo enpresaren iritzi edo erabakiak oinarritzeko erabiltzen badira. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik hartuko, inondik inora, webgunean aipatutako hirugarren batzuekin lotzen duten esteken konexioaren edo edukien ondorioz.

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA OROKORRA

5. Datu pertsonalen babesa

ALBOAN FUNDAZIOAK erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuak babesteko babesaren arloan aplikatu behar den legeriak ezarritakoaren arabera: zehazki, 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, eta berau garatzen duen araudia. Horretarako, beharrezko diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak ezarri ditu, datu pertsonalak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe atzitu edo lapurtu, kontuan harturik teknologiaren egoera zein den, datuak nolakoak diren eta zer arriskuren pean dauden.

Webgune honetan eskainitako edozein zerbitzura sartzeko datu pertsonalak eman behar badira, interesdunaren baimenean oinarritutako da datuon tratamendua, legezko abisu hau eta pribatutasun-politika hau onarturik.

Datu pertsonalak eskatu den zerbitzua emateko soilik tratatuko dira, eta ez zaizkio inoiz ere hirugarren bati lagako, non eta legeak ez duen horretara behartzen.

Erabiltzailearen eta ALBOAN FUNDAZIOAREN arteko harremanak iraun bitartean gordeko dira datu pertsonalak, eta, nolanahi ere, harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko ezarrita dauden epeetan.

ALBOAN FUNDAZIOAREN pribatutasun-politikak, betiere, dagozkion eskubideak erabiltzeko aukera bermatzen dio erabiltzaileari: interesduna berari buruzko datu pertsonaletara sar daiteke, horiek zuzendu edo ezaba ditzake, tratamendua mugatu dezake, eta datuen eramangarritasuna eskatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubidea du. Eskubide horiek posta arruntaz erabil ditzake, helbide honetara idatziz: Aita Lojendio, 2, 2.a 48008-Bilbo; baita posta elektronikoz ere, helbide honetan: coordinacion@4punto7.org; edo, bestela, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezake.

Bere datu pertsonalak ematen badizkigu, legezko abisu hau eta pribatutasun-politika hau onartuta, datuok hemen ezarri diren baldintzen arabera erabiltzeko baimena ematen digu erabiltzaileak.

6. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa

Web honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeriak arautzen du. Gatazkarik sortzen bada baldintza hauek interpretatzean, erabiltzailearen egoitzari dagokion auzitegietan ebatziko da.

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA

7. Cookieen politika

Cookie bat da edozein web-orri bisitatzen duzunean nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat. Berriz ere orri horretan nabigatzean zure bisita gogoratzeko aukera ematen dio webari. Cookieek honelakoak gorde ohi dituzte: informazio teknikoa, hobespen pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaileen kontuetarako sarbideak, eta abar. Cookiearen helburua webaren edukia eta beharrak egokitzea da; cookierik gabe, nabarmen murriztuko lirateke edozein orrik eskainitako zerbitzuak.

Webgune honetan erabilitako cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gidalerroei jarraikiz, webgune honetako cookie-erabilera zehaztuko dizugu, ahalik eta informazio xeheena izan dezazun.

Webgune honek aldi baterako saioko cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditu. Saioko cookieek erabiltzailea webgunean dagoen bitartean soilik gordetzen dituzte datuak; iraunkorrek, aldiz, terminalean biltegiratzen dituzte, saio batean baino gehiagotan egon daitezen erabilgarri. Cookieen bitartez lortutako datuen helburua zein den, baliteke webak bere cookieak ere erabiltzea.

Cookie teknikoak: web-orrian edo aplikazioan zehar nabigatzeko eta eskainitako aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Besteak beste, aukera hauek ematen dituzte: trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten eremuetan sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, segurtasuneko elementuak erabiltzea edo bideo- nahiz soinu-fitxategiak hedatzeko edukiak biltegiratzea.

Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan ezaugarri orokor batzuekin sartzeko. Ezaugarri horiek bere terminalean definituak nahiz berak zehaztuak izan daitezke. Besteak beste, hizkuntza, nabigatzaile mota, edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa edo zer eskualdetako konfigurazioarekin sartu nahi den.

Publizitate-cookieak: webean edo aplikazioan dauden publizitate-espazioak eraginkortasunez kudeatzeko aukera ematen dute, haien edukia egokituz, erabiltzailearentzat garrantzitsua izan dadin eta ikusita dituen iragarkiak errepika ez daitezen.

Analisi estatistikoko cookieak: erabiltzaileen jokabidearen segimendua eta analisia egiteko aukera ematen dute. Bildutako informazioa webgune, aplikazio edo plataformetako jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko ere. Hala, bildutako datuetan oinarrituta, zerbitzuan hobekuntzak sar daitezke.

Hirugarren batzuen cookieak: eskainitako zerbitzuak kudeatzeko eta hobetzeko aukera ematen dute. Besteak beste, Google Analytics-en estatistika-zerbitzua dago.

Sare sozialetako cookieak

Webgune honek ez ditu administratzen ALBOAN FUNDAZIOAK erabilitako hirugarren batzuen sare sozialak edo plataformak, hala nola Facebook, Instagram, Twitter eta YouTube, besteak beste; hortaz, ez da plataforma horiek ezartzen dituzten cookieen erantzule ere ez.

Online plataformako erabiltzaile gisa, nahitaez kontsultatu beharko dituzu sareotako pribatutasun- eta cookie-politikak nolakoak eta zertarako diren jakiteko eta onartu edo baztertu nahi dituzun erabakitzeko.

Facebook-ek erabilitako cookieak: https://www.facebook.com/help/cookies/

Instagram-ek erabilitako cookieak: https://www.instagram.com/legal/cookies/

Twitter-ek erabilitako cookieak: https://help.twitter.com/es/rules-and-policies/twitter-cookies

YouTube-k erabilitako cookieak: https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=es-419

Google+-ek erabilitako cookieak: https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=es

LinkedIn-ek erabilitako cookieak: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy

Web honetan erabilitako cookiei buruzko informazio xeheagoa izateko, txosten hau (pdf) kontsulta dezakezu.

8. Google Analytics

Google-ren Analytics web-analisiko doako tresna bat da. Nagusiki, erabiltzaileek webgunearekin nola elkarreragiten duten jakiteko aukera ematen die webguneetako jabeei. Era berean, cookieak gaitzen ditu une horretan zauden gunearen domeinuan, eta “__utma” eta “__utmz” izeneko cookie multzoa darabil informazioa modu anonimoan biltzeko eta webguneen joerari buruzko txostenak prestatzeko, banakako erabiltzaileak identifikatu gabe.

Nola erabiltzen du ALBOAN FUNDAZIOAK Google Analytics?

Webgune honek Google Analytics darabil, Delawareko Google, Inc. konpainiaren web-analisiko zerbitzua. Konpainiak helbide honetan du egoitza nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, United States (“Google”).

Google Analytics-ek “cookieak” erabiltzen ditu –hau da, zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak– webguneei erabiltzaileek nola erabiltzen duten aztertzen laguntzeko. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortutako informazioa (IP helbidea barne), zuzenean bidaliko zaio Google-ri, eta hark Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatuko du. Google-k, bere aldetik, webgunearen erabileraren aztarnari jarraitzeko erabiliko du informazio hori, webguneko jarduerari buruzko txostenak bilduz eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez. Google-k hirugarren batzuei helarazi ahal izango die informazio hori legeriak hala eskatzen badio edo hirugarren horiek informazioa Google-rentzat prozesatzen badute. Google-k ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste ezein daturekin lotuko. Zuk uko egin diezaiokezu datuen edo informazioaren tratamenduari, cookieen erabilerari uko eginez, nabigatzailean konfigurazio egokia aukeratuta. Hala ere, jakin behar duzu, hala eginez gero, beharbada ezingo duzula erabili webgune honen funtzionaltasun osoa.

Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-ri webgunean egiten duzun nabigazioaren inguruko informazioa trata dezan, goian adierazitako moduan eta helburuetarako.

Webguneak display motako publizitatea ezarrita eta erabilgai du.

Webguneak Google Analytics-en marketin-birbideratze funtzioa erabiltzen du online iragarkiak argitaratzeko; hortaz, beste hornitzaile batzuek (Google barne) Interneteko webguneetan erakutsi ahal izango dituzte ALBOAN FUNDAZIOAREN iragarkiak. Horretarako, ALBOAN FUNDAZIOAK eta beste hornitzaileek, Google barne, jatorriko cookieak (hala nola Google Analytics-en cookiea) eta hirugarren batzuen cookieak (DoubleClick) uztartzen dituzte iragarkiak jakinarazi, optimizatu eta argitaratzeko, aurrez webgune honi egindako bisitetan oinarrituta.

Zuk aukeran duzu display-iragarkietarako Google Analytics desgaitzea eta Google-ren Display Sareko iragarkiak pertsonalizatzea, iragarkien hobespenetarako administratzailearen bitartez: https://www.google.com/settings/ads, edo nabigatzaileetan Google Analytics desgaitzeko osagarria erabiliz:

https://tools.google.com/dlpage/gaoptout/

9. Jakinarazpenen bidalketa

Gure aldizkari elektronikoetara edo SMS bidez, posta elektronikoz nahiz komunikabide elektroniko baliokideen bitartez bidaltzen ditugun jakinarazpenetara harpidetzea doakoa da, eta erabiltzaileak betiere baimena eman behar du aurrez.

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea) xedatutakoa betez, erabiltzaileek nahi dutenean ken dezakete jakinarazpenak jasotzeko baimena, jakinarazpenean bertan dagoen estekaren bidez edo mezu elektronikoa idatziz helbide honetara: coordinacion@4punto7.org

10. Nola desaktibatu cookieak nabigatzailetik

Interneteko nabigatzaileko aukerak konfiguratuz, zure ekipoan instalatu diren cookieak baimendu, blokeatu nahiz ezaba ditzakezu. Blokeatu nahi badituzu, baliteke halakoak erabili behar dituzten zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea.

Jarraian, nabigatzaile nagusietan hobespenak aktibatzeko moduari buruzko informazioa ematen duten esteka batzuk emango dizkizugu:

Firefox cookieak:

https://support.mozilla.org/es/kb/cookies-informacion-que-los-sitios-web…

Chrome cookieak:

https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es

IExplorer cookieak:

http://windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies

Safari cookieak:

http://support.apple.com/kb/ph5042

Opera cookieak:

http://help.opera.com/Linux/10.60/es-ES/cookies.html

11. Ohar gehigarriak

  • Webgune honek eta haren lege-ordezkariek ez dute erantzukizunik hartuko cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren edo egiazkotasunaren gainean.
  • Web-nabigatzaileak arduratzen dira cookieak biltegiratzeaz, eta haietan gauzatu behar duzu halakoak ezabatu edo desaktibatzeko eskubidea. Webgune honek eta haren lege ordezkariek ezin dute bermatu nabigatzaileok egoki edo desegoki erabiliko dituzten cookieak.
  • Batzuetan, cookieak instalatu behar dira nabigatzaileak ez dezan ahaztu cookierik ez onartzeko erabakia.
  • Google Analytics-en cookieen kasuan, enpresa horrek Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan biltegiratzen ditu cookieak, eta hirugarren batzuekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, salbu eta sistemak funtzionatzeko beharrezkoa denean edo legeak horretara behartzen duenean. Google-k dioenez, ez du gordetzen zure IP helbidea. Google Inc. Ataka Seguruaren Hitzarmenarekin bat egin duen konpainietako bat da, eta transferitutako datu guztiak Europako araudiaren babes-maila betez tratatuko direla bermatzen du hitzarmen horrek. Google-k cookiei ematen dien erabilerari buruzko informazioa nahi izanez gero, erantsita duzu esteka.
  • Zalantzarik edo kontsultarik baduzu cookie politika honi buruz, jarri lasai gurekin harremanetan horretarako dagoen atalaren bitartez.